Gida honetan, Cloudflare erabiliz webgune bat nola sortu eta argitaratu azalduko dugu, pausoz pauso.
Cloudflare webgunean sartu behar gara. Horretarako, sakatu esteka hau: Cloudflare. Ondoren, hurrengo pantaila agertuko zaizu.
Compute botoian klik egin eta Workers y Pages atalean sartu behar duzu.
Create application botoian klik egin eta, ondoren, Continue to Pages aukeratu behar duzu.
Drag and drop your files aukeran klik egin behar duzu. Ondoren, Project name atalean proiektuari izen bat jarri behar diozu.
Gero, Create project botoian klik egin behar duzu.
Ondoren, File atalean klik egin behar duzu.
Fitxategien atalean sartu eta zure ZIP artxiboa aukeratu behar duzu.
ZIP artxiboa aukeratu ondoren, Deploy site botoian klik egin behar duzu.
Azkenik, dena ondo egin baduzu, azken pantaila hau agertuko zaizu. Horrek esan nahi du zure webgunea behar bezala sortu dela.